Eusko Biobankua

 
Osakidetza Eusko Jaurlaritza

Burmuina ematea zer den

Pertsona batek edo bere senideek hura hildakoan bere burmuina ikerketarako ematea erabakitzen dutenean ematen da burmuina. Pertsona osasuntsuen eta gaixoen parte hartzea beharrezkoa da, haiek alderatzeko eta burmuinean kalteak eragiten dituzten gaixotasunak hobeto ulertzeko.


Burmuinak oso egitura konplexua du eta, ondorioz, organo guztia eman beharra dago. Zenbait gaixotasunetan, hezur-muina ere atera beharra dago.

 

 

Zergatik da horren garrantzitsua burmuinak ematea?

Azken urteotan, aurrera pauso handiak eman dira burmuinean kalteak eragiten dituzten gaitzen ulermenean. Hala ere, gaixotasun horiek sendatzerik ez dago. Horregatik, giza burmuineko ehuna beharrezkoa da gaixotasun hauek dituzten gaixoen burmuinean eta gaitza ez dutenetan zer gertatzen den alderatzeko ikerketa biomedikuko teknika berriekin.

 

Zein prozesu jarraitzen da emandako burmuinarekin?

Autopsia egindakoan, burmuina aztertzen da eta, batzuetan, hezur-muina ere, eta azken diagnosia egiten da.

 

Nork erabil ditzake emandako laginak?

Ehun neurologikoak Euskal Biobankuan gordeko dira Ikerketan erabiliak izateko, modu zehaztu gabean. Mundu osoko ikertzaileek erabili ahal izango dituzte lagin horiek etika batzordeak onartutako ikerketa-proiektua aurkeztuz gero. Ikertzaileek laginak modu anonimoan jasoko dituzte eta ezingo dute, hortaz, emailearen nortasuna ezagutuko.

Biobankuko Berriak

Euskal Biobankua Komunikabideetan