Endekapen neurologikoko gaixotasunen ikerketan lagundu nahi duen edozein pertsona, gaixotasun badu edo ez badu ere.
Bi momentutan eman daiteke:
1. Jarri zaitez harremanetan Biobankuko langileekin,
2. Burmuinak emateko programari buruzko informazioa emango zaizu eta etxera bidaliko zaizu gutun-azal bat honakoarekin:
3. Komeni da gaixoak bere senideei jakinaraztea burmuinak emateko programan parte hartzeko asmoa
Doan ematen da eta, ondorioz, gaixoak ez du ezer ordaindu behar. Euskal Biobankuak ordainduko ditu gorpua ospitaleraino garraiatzea, ehun neurologikoa ateratzea eta ondoren hura prozesatzea. Hiletarekin erlazionatutako ohiko gastuak familiak ordainduko ditu.
Familiak gaixoaren gaixotasunaren azken diagnosi neuropatologikoa eta ehun neurologikoari egin zaizkion prozesuak jasoko ditu txosten batean.