Eusko Biobankua

 
Osakidetza Eusko Jaurlaritza

Laginen erabilera ikerketan

Diagnosiak, pronostikoak eta tratamenduak burutzeko teknika berriak garatzeko zenbait gaixotasunen jatorria ezagutzeko ikerketak burutu behar dira. Horretarako, milaka lagin biologiko behar dira.

Ikertzaileek haien ikerketak burutu ahal izateko bermeak dituzten lagin biologikoak aurkitzeko biltegia da biobankua. Ikerketa azkartzen du eta, ondorioz, aurrera-pausoak laguntza klinikoan lehenago barneratzen dira.

Lagin bat biobankuari ematen diozunean, laginaren jomuga den gaixotasunaren inguruko ikerketa hobeto ezagutzen ari zara laguntzen eta baita aren klinika zein gaixoen bizi-kalitatea hobetzeko markagailu edo gailu terapeutiko berriak garatzen ere. Agian, une honetan ez da onura handia izango, baina etorkizunean gaixotasun bera duten gaixoek tratamendu eta diagnosia egiteko sistema berriak edukitzen lagun dezakezu.

Emaileei lortutako aurrera pausoei buruz informatzeko, webgune honetan joango dira agertzen Euskal Biobankuak/O+EHUNek laginak emandako proiektu bakoitzaren emaitza orokorrak.

Biobankuko Berriak

Euskal Biobankua Komunikabideetan