Zer dira lagin biologikoak?
Informazio genetikoa duen edozein material biologiko: odola, ehunak, listua, ileak, etab.
Zer da laginak biltzeko baimen informatua?
Behar adina informazio jasota zuk, askatasun guztiarekin eta modu boluntarioan zure lagina ikertzeko ematea onartzen duzula adierazten duen dokumentua.
Zein onura lor dezaket nire lagina biobanku bati ematen badiot?
Laginak ikertzeko ematea boluntarioa da eta irabazi asmorik gabe egiten da. Onura bakarra medikuntzaren hobekuntza eta laguntza klinikoa hobetzen direla da.
Kosturik al du lagina emateak?
Ez, doan ematen da.
Nork eska ditzake nire laginak?
Etikako batzordeak onartutako ikerketa proiekturen bat aurkeztu duen edozein ikertzaile-taldek.
Zer dira ikerketarako etika batzordeak?
Ikerketa proiektuen sustatzaileen eta ikertzaileen independenteak diren erakundeak dira. Haien helburua gizakiontzat arrisku fisikoa edo psikologikoa ekar dezaketen ikerketa-proiektuen ikuspegi metodologikoa, etikoa eta legezkoa zuzena izan dadin zaintzea da.
Nor da nire nortasun-datuak ezagutzearen arduraduna?
Nortasun datuak, osasunekoak edo laginarenak kode bitartez edo modu anonimoan bilduko dira, baimen informatuan zuk adierazitakoaren arabera. Baimen informatua eskatu dizun sendagile arduradunak bakarrik du laginaren eta nortasun datuen arteko lotura.
Ikertzaileek, biobankuaren bitartez, kodearen bitartez edo modu anonimoan lotutako datuekin jasoko dituzte laginak, beraz, ezingo dituzte haiek zurekin erlazionatu.
Lagina emateko baimena ematen badut, zirujauak ehun gehiago hartuko al du ebakuntzan?
Ez, ebakuntza-gelako prozedurak ez dira aldatuko ikerketarako laginak ematearren. Biobankuan jasoko den lagina gaixotasunaren diagnosia egiaztatu ondoren gelditzen dena da.
Atzera bota al dezaket nire baimena?
Nahi duzunean bota ahalko duzu atzera ikerketa-proiektu batean parte hartzeko edo zure lagina biobankuari emateko baimena. Ez duzu zertan azalpenik eman, eta zure osasun arreta ez da aldatuko.
Zer gertatuko da laginarekin baimena atzera botatzen badut?
Aukera hauek dituzu: