Eusko Biobankua

 
Osakidetza Eusko Jaurlaritza

EUSKO JAURLARITZAK IKERKETA BIOMEDIKOKO BIOBANKUEN ERAKETA ETA FUNTZIONAMENDUA ARAUTU DITU


Gobernu Batzordeak gaur onartu du Euskadin ikerketa biomedikoa eta giza-jatorriko lagin biologikoen tratamendua helburu duten biobankuen baimentze eta funtzionamendurako baldintzak ezartzen dituen Dekretua. Gaur egun, Euskadik badu biobanku bat, Euskal Osasun Sistema Publikoarena, Biobankuen Erregistro Nazionalean erregistratutako lehenengoa. Beraz, dekretu honek ikerkuntza biomedikoaren tresna garrantzitsu honen inguruko araudia garatuko du.