Aginte-organoa
BIOEF patronatua Euskal Biobankuaren Aginte-organoa da, eta hari dagozkio haren zuzendaritza, kontrola eta gainbegiratzea.
Aginte-organoaren funtzioak:
- Euskal Biobankuaren jarduerak osasun politikaren eta Osasun Sailaren ikerketaren jardueren barruan sartzea eta zuzentzea.
- Euskal Biobankuaren Plan estrategikoa eta haren funtzionatzeko prozedura arautuak onestea, eta haiek noraino betetzen diren ebaluatzea.
- Eusko Jaurlaritzaren beste organo eskudunei haien onespena behar duten Euskal Biobankuaren proposamenak aurkeztea.
- Urteko aurrekontua onartzea.
- Honek esleitutako beste funtzioak eta beste arauak burutzea.