Nodo Koordinatzailea
Nodo koordinatzailea Osasun Ikerketa eta Berrikuntzarako Euskal Fundazioaren eraikinean dago.
Berrikuntza+Ikerketa+Osasuna Euskal Fundazioa-BIOEF
Torre del BEC
Ronda de Azkue, 1
48902 Barakaldo - Bizkaia
Hauek osatzen dute nodo koordinatzailearen lantaldea:
Nodo koordinatzailearen arduraduna
Roberto Bilbao
Harremanetarako:
- Tfnoa: 944 536884 / 90
- e-maila: biobancovasco@bioef.eus
Funtzioak:
- Indarrean dagoen legeria betetzen dela egiaztatzea
- Biobankuaren jardueren erregistroa burutzea
- Biobankuaren funtzionamenduarekin lotutako prozesuren eta gordetako lagin biologikoen datuen kalitatea, segurtasuna eta trazabilitatea bermatzea
- Euskal Biobankuaren titularrarekin batera, jardueren urteko txostena egitea, biobankua sortzeko baimena eman zuen agintariari aurkeztuko zaiona
- BIOEF-en Patronatuaren edo Batzorde Mistoen informazio eskaerei erantzuna ematea
- Biobankuaren praktika onaren dokumentua egitea
- Bildumen ezaugarriak, laginak barneratzeko irizpideak eta bilduma zertarako osatu den, bilduma historikoa nola bildu den eta laginekin zein informazio lotu batzen duen memoria deskribatzailea egitea.
- Biobankuari zuzendutako galderei edo erreklamazioei erantzutea
Idazkaria
Leire Sánchez
Harremanetarako:
- Tfnoa: 944 53 68 90
- e-maila: biobancovasco@bioef.eus
Funtzioak:
- Biobankuaren idazkaria.
- Biobankuaren zuzendariari eta koordinatzaile teknikoari laguntzea
- Biobankuaren plataforma informatikoaren bitartez egindako lagineskakizunak jasotzea, eta eskatutako laginak emateko beharresko onespen etikoak identifikatzea (proiektuen onespena, protokoloari dagozkion zuzenketak egitea, emaniko informazioaren onespena eta abar).
- Ikertzeko giza lagin biologikoak erabili nahi dituzten eskatzaileei eta klinikariei aholkularitza etikoa eta legezkoa ematea.
- Proiektuen, zuzenketen eta laginen transferentzien onespenak tramitatzea dagozkien ikerketarako Etika Batzordeekin (IEB).
- Proiektuak Carlos III Osasun Instituko Zelulen eta Giza Ehunen Dohaintza eta Erabilerarako Bermeen Batzordean onartzeko prozedura tramitatzea (zelula-lerroen erabilera, giza enbrioien enbor-zelulen erabilera, birprogramazio genetikoa...).
- Lagin biologikoen inportazioaren eta esportazioaren kudeaketa, bai Europar Batasunetik kanpora bai barruan, Atzerriko Osasunarekin beharrezko izapideak barne (Aduanak).
- Telefono bidezko arreta dohaintza-emaileei, klinikariei, ikertzaileei eta ehorztetxeei Ehun Neurologikoen eta Oftalmologikoen Dohaintza Programaren barne (ehunen hil ondorengo dohaintza) eta dohaintzarako beharezkoa den dokumentazioa bideltzea.
- Laginen bidalketarako beharrezko akordioen kukeaketa. (Material Transfer Agreement-MTA).
- Laginak kudeatzeko plataforma informatikoa mantentzea.
Koordinatzaile Teknikoa
Lucía Iglesias
Harremanetarako:
- Tfnoa: 944 53 68 30
- e-maila: solicitudes.biobancovasco@bioef.eus
Funtzioak
- Biobankura iristen diren lagin eskaerei erantzutea (eskatutako bladintzak betetzen dituzten laginak bilatzea, klinikariekin harremanetan jartzea, proiektuen hasierako bilkuretara joatea...).
- Elkarlaneko ikerketak ezartzeko eskatzailearen eta gordailuzainaren arteko koordinazioa
- Aurrekontuak egitea laginak lortzeak, prozesatzeak eta lagatzeak balio duenean oinarrituta.
- Biobankua zientzia komunitatean hedatzea.
- Laginak biltzeko programak martxan jarri eta bilketa egokia burutzeko protokoloak gauzatzea.
- Laginak prozesatu eta biltegiratzeko teknika berrien beharrak identifikatu eta martxan jartzea Kalitateko Arduradunaren laguntzarekin.
- Laginen bidalketarako beharrezko akordioen kukeaketa. (Material Transfer Agreement-MTA).
- Biobankuaren bitartez saiakuntza klinikoentzako laginen bilketa kudeatzea.
- Urteko memoria prestatzen laguntzea Zientzia Zuzendariari.
Kalitatearen koordinatzailea
Oihana Belar
Harremanetarako
- Tfnoa: 944 53 57 55
- Emaila: gestionIDi.biobancovasco@bioef.eus
Funtzioak:
- Biobankiaren Kalitatearen Kudeaketa Sistema (KKS) burutzeko eta hedapen maila zehazteko politika eta kalitate-eskuliburuak inplementatu eta haien etengabeko jarraipena egitea.
- Biobankuaren KKSren araberako etengabeko hobekuntza programa inplementatzea.
- KKSren dokumentuak eta erregistroak mantendu eta kudeatzea.
- Aldizka definituriko KKSa berrikustea, barne auditoriak antolatu eta dagozkien txostenak idaztea.
- Prozeduren, identifikatu diren ez-adostasunen eta haiek saihesteko eta zuzentzeko adostu diren ekintzen segimendua.
- Laneko Prozedura Normalizatuen (LPN) prozedura espezifikoen eta laneko jarraibide teknikoen etengabeko berrikusketa eta eguneratzea.
- Biobankuko partaide guztiei KKSn egiten diren aldaketen edo eraldaketen berri ematea.
- Biobankuan ISO 9001 Araua implementatu eta betetzeaz ziurtatzea, eta berrikusketa etengabe burutuz.
- Lagin biologikoen kalitate-kontrolak aldizka egitea, bai kanpokoak (IBBL-Sample Analysis & Quality Control) bai barnekoak.
- Biobankuaren laborategiko ekipamenduen egoera aldizka berrikustea.
- Adierazleen bitartez neur daitezkeen urtero zehazturiko "Zerbitzuen gutunak" eguneratu eta haien jarraipena egitea.
- Laginen erabilera egokiaren jarraipena egitea.
- Biobankuak emandako laginekin egundako proiektuetatik edo egindako zerbitzuetatik sortu daitezkeen emaitzen jaraipena egitea (argitalpenak, patenteak, etab.).
Administrazioa
Silvia Fernandez
Harremanetarako:
- Tfnoa: 944 53 68 23
- e-maila: sfernandez@bioef.eus
Funtzioak:
- Giza Baliabideen Kudeaketa (enplegu eskaintzak egitea, langileak aukeratzea, trebakuntza, praktiketako ikasleen kudeaketa, langileen txostenak egitea, oporrak, baimenak, gertakariak).
- Zerbitzuen eta lagin eskarien fakturazioa.
- Material suntsikorraren eta ekipamenduen kudeaketa, eta jasotako fakturen jarraipena egitea.
- Biobankuaren urteko aurrekontu balioetsia egitea eta proiektu aktibo eta bukatutakoen jarraipena egitea.
- Barne-dokumentazioa erregistratzea.
- Biobankuaren jardueren erregistroa komunikabideetan.
- Lankidetza-ziurtagiriak egitea.
- Biobankuaren plataforma inforatikoaren garapena kudeatzea eta mantentze-lanak egitea.
- Biobankuaren plataforma informatikoan errigistratutako patologien jarraipena, kontaketa eta patologia berrien erregistroa egitea.
- Biobankuaren webguneko kudeatzea.
- Biobankuaren Idazkaritzari laguntzea.