Eusko Biobankua

 
Osakidetza Eusko Jaurlaritza

Gaixotasun Arraroak

Europan, gaixotasun bat arraroa, urria edo gutxitan ematen dela esaten da 10.000 biztanle bakoitzeko 5 baino gutxiagok dutenean. 7.000  gaixotasun arraro inguru ezagutzen ditugu, baina dagozkien datu epidemiologia gutxi dira. Kronikoak diren eta ezintasuna eragiten duten gaitzen multzo heterogeneo bat da. Gainera, morbimortalitate tasa handia izaten dute eta, oro har, baliabide terapeutikoak urriak eta ez oso eraginkorrak izan ohi dira.

Euskal Biobankuak garrantzi handia ematen dio gaixotasun arraroren inguruan ikerketa bultzatzeko balio biologiko handiko laginak jasotzeari, horretarako mediku asistentziako eta ikerkuntza proiektuetako soberakinetatik laginak biltzen ditu. Horrez gain, Euskal Biobankuak Euskal Autonomia Erkidegoko Gaixotasun Arraroen Erregistroarekin batera lan egiten du, informazio gehiago, ikus abenduaren 30eko 473/2013 DEKRETUA), erregistro horretan izena eman eta dohaintzarako baimena eman duten gaixoen laginak bilduz.

Biobankuko Berriak

Euskal Biobankua Komunikabideetan