Zientzia komunitateko ikertzaileei lagin biologikoak (DNA, tumore-ehunak, ehun neurologikoa, besteak beste) eman eta gordetzen dizkieten erakundeak dira biobankuak. Laginak prozesatzeko kalitatea bermatzeko beharrezkoak diren baliabideak dituzte eta uneoro gordetzen dute emaileen anonimatua.
Gainera, biobankuak bere batzorde etikoak eta zientifikoak onartutako proiektuei bakarrik lagatzen dizkie laginak. Horrela, laginei erabilera ona emango zaiela bermatzen da, arau etiko eta lege guztiak beteaz.
Euskal Biobankua/O+EHUN arduratzen da Osasun Sailean, Osakidetzan eta Onkologikoan sortutako ikerketarako erabiliko diren laginak biltzeaz. Hainbat ospitalek osatzen dute sarea, besteak beste: