Zerbitzuen Kudeaketa
Edozein ikerketa taldek eskatu ahalko dizkio zerbitzuak ematea Euskal Biobankuari. Horretarako, orri honen eskuinean datorren "Laginen Kudeaketa" botoiaren bitartez laginen eskakizuna egin beharko du.
Web bidez zerbitzuen kudeaketa nola egin
Zerbitzuen Katalogoa
Hauek dira Euskal Biobankua eskaintzen dituen zerbitzuak:
- Teknika molekularrak
- DNA odoletik ateratzea (odola, buffy coat eta nukleo bakarreko zelulak)
- DNA listutik ateratzea
- DNA ehunetatik ateratzea
- DNA FTAtik ateratzea
- DNA automatikoki ateratzea (AutoGenFlex STAR)
- ADN Picogreen bitartez zenbatzea
- Azido nukleikoak Nanodrop bidez zenbatzea
- DNAren integritatea aztertzea
- Genoma osoa anplifikatzea
- RNA odol periferikotik ateratzea
- RNA ehunetatik ateratzea
- RNA ateratzea miRNA barne (odol periferikoa, nukleo bakarreko zelulak, ehuna, seruma, plasma)
- RNA laginen integritatea aztertzea (Agilent bioanalizagailua, agarosazko gelak)
- Teknika zelularrak
- Odol periferikoko nukleo bakarreko zelulak isolatzea
- B Linfozitoak hilezkortzea
- Eritrozitoak isolatzea
- Odol osagaiak isolatzea
- Seruma isolatzea
- Plasma isolatzea
- Buffy Coat delakoa ateratzea
- Ehunen laginak biltzea, prozesatzea eta gordetzea
- Ehunak prozesatzea eta parafinazko blokeak egitea
- Ehuna kriomoldeetan izoztea
- Ehunak freskoan (snap freeze) izoztea
- Laginak prozesatzea eta tindatzea
- Mozketa histologikoak parafinan sartutako laginetatik abiatuta
- Mozketa histologikoak OCTan sartutako laginetatik abiatuta
- Tindura hematoxilina-eosinarekin
- Immunofluoreszentzia
- Immunohistokimika
- Tissue Microarrays-en diseinua eta prestakuntza
- Irudien digitalizazioa eta analisia (ARIOL)
- Goi definizioko irudi histologikoak
- Irudiaren analisi immunohistokimikoa
- Irudiaren markatze fluoreszentearen analisia
- TMA porten eskaneatzea eta zenbatzea markaje immunohistokimikoarekin edo fluoreszentearekin
Honekin hitz egin tarifak ezagutzeko solicitudes.biobancovasco@bioef.org Tel: 944536830