Eusko Biobankua

 
Osakidetza Eusko Jaurlaritza

Baimen Informatuak

Laginak emateko baimen informatuen bitartez, laginak uzteko nahia askatasunez eta jakinean ematen duzu, haiek zertarako erabiliko diren azaldu ondoren.

Euskal Biobankuak Euskadiko CEIC-ak onetsitako baimenen hainbat eredu ditu. Lagina biltzen den esparruaren arabera, mota desberdinetako baimen informatuak erabiliko dira. Guztiek dituzte:

Inola ere ez, ikertzaileak ez du gaixoaren identifikazioa ezagutuko, laginak beti emango baitira Euskal Biobankutik, emailearen datu pertsonalekin loturarik ez duen kode batekin.

 Lagina hainbat modutan utzi ahal izango da: KODE BATEKIN edo MODU ANONIMOAN, emaileak aukeratu duenaren arabera. Hauek bereizten dituzte laginak kode bidez edo modu anonimoan gordetzea:

 

 Baimen informatuen 3 kopia egin behar dira: bata emaileari emateko, bigarrena emailearen historia klinikoan gordetzeko, eta azkena Euskal Biobankuan gordetzeko.

 Jarraian, CEIC-Ek onetsitako eta agertoki bakoitzerako erabiliko diren baimen informatu motak azalduko ditugu. Ikonoa edo baimenaren izenean sakatu eta azaldutako baimenaren eredua jaitsiko duzu:

LAGINAK EMATEA IKERKETA PROIEKTU BATENTZAT ETA BIOBANKUAN UTZTEKO

IKERKETA PROIEKTUEN BARRUAN UZTEKO BAIMENAK

Kasu horietan, priekturako lagin bat eta Biobankurako beste bat bilduko dira.

icono_docIkerketa proiektuentzako eta soberan dagoena biobankuan uzteko baimena.
LAGINAK BIOBANKUAN UZTEKO EMATEA

BIOBANKUAN UZTEKO BAIMENA

Laginaren bilketa, patologia dela eta, interesgarria denean baina oraindik bilketa hori justifikatzen duen proiekturik burutzen ari ez denean

DIAGNOSIA EGITEKO ERABILI DEN LAGINAREN SOBERAKINA UZTEKO BAIMENA

Kasu horretan, emailearen diagnosia egiteko lagina hartuko da eta, soberan badago, Euskal Biobankuan sartuko da.
icono_doc Biobankuaren baimena icono_docBiobankuan diagnosiko eta teraputikako soberakinak uzteko baimena.
IKERTZEKO EHUN NUERONALA EMATEA

PRE-MORTEM EMATEA

Emaileak edo bere legezko ordezkariak sinatuko du baimena gaixoa hil aurretik, Ehun Neurologikoak Emateko Programari ehuna eman nahi diotenean.

POST-MORTEM EMATEA

Hildako emailearen senideek emango dute baimena Ehun Neurologikoak Emateko Programari ehunak eman nahi dietenean.

icono_doc Burmuineko ehuna biobankuari emateko baimena icono_doc Postmortem emateko baimen informatua

Biobankuko Berriak

Euskal Biobankua Komunikabideetan