Eusko Biobankua

 
Osakidetza Eusko Jaurlaritza

Laginen Kudeaketa

Edozein ikerketa taldek eskatu ahalko dizkio laginak Euskal Biobankuari/O+EHUN-i. Horretarako, orri honen eskuinean datorren "Laginen kudeaketa" botoiaren bitartez laginen eskakizuna egin beharko du. Izena eman ondoren, eskatzen zaion dokumentazioa atxikiko du:  ikerketa proiektua eta hari dagokion Etika Batzorde baten onarpena. Proiektuak onarpen hori ez badu, honekin hitz egin solicitudes.biobancovasco@bioef.eus Tel: 944536890

pdf_ikonoa Web bidez kudeaketa nola egin

"Laginen eskakizuna" egiteko orduan, honakoak edukiko dira kontuan:

Eskakizuna jasotzen denean, hura jaso denaren konfirmazioa bidaliko dizugu. Hala ez bada, honekin hitz egin: solicitudes.biobancovasco@bioef.eus . Ahalik eta azkarren jarriko gara zurekin harremanetan zein urrats eman behar dituzun, eskakizuna noiz burutuko den eta abar azaltzeko.

Laguntza eskatzera bazoaz edo ikerketa proiektu bat antolatzen edo haren bideragarritasuna aztertzen hasi bazara, lehenik eta behin gurekin jarri harremanetan mesedez beharko dituzun laginak ditugun ikusteko eta lagin horien gutxi gorabeherako aurrekontua ezagutzeko. Ikerketa agentzia bati finantzazioa eskatu nahi badiozu, Euskal Biobankuak/O+EHUN-ek laginak dituen egiaztatzen duen dokumentua egingo dizu. Hala ere, laginak emateko Euskal Biobankuaren/O+EHUN-en Batzorde Etikoaren eta Zientzia Batzordearen onespena bakarrik beharko du.

Zure laginen eskakizuna onartutakoan, haiek emateko hitzarmena sinatuko da, aurretik bidaliko dizuguna, Euskal Biobankua/O+EHUn-en eta eskaera egin duen entitatearen artean.

Ikertzeko laginak doan dira, eta haiek lortzea, prozesatzea eta gordetzea bakarrik kobratuko da. Ikus tarifak.

Biobankuko Berriak

Euskal Biobankua Komunikabideetan